NORTZUK GARA
KONTAKTATU2005. urtea zen eta Iruñeko Orfeoiaren entsegu batean, Igor Ijurra abesbatzako zuzendariak kolaboratzaile Donostiar berri bat etxeko tenore baten ondoan eseri zuen.
Han elkar ezagutu zuten, eta musikak egin zuen gainerakoa. Tira… hor tartean beste zerbait egon zen, baina hori ezin da kontatu.
Emakumezkoa… Izaskun Zurutuza Pérez zen: kantu irakaslea, ahots errehabilitatzailea, abeslaria eta haur abesbatzen zuzendaritzan eskarmentu handikoa.
Gizonezkoa… Iker Bengotxea Goya: bikoiztailea, aktorea, esataria eta abeslaria, estilo askotako taldeetan zein bikoizketarako abestien grabazio, egokitzapen eta zuzendaritzan ibilbide majoa zuena.
Bakoitza bere esparruan ari zen, bai, baina segituan ohartu ginen azken finean pasio bera genuela amankomunean: ahotsa.
Izaskun Ikerrek bikoizketarekiko eta antzerkiarekiko zuen maitasunaz kutsatzen joan zen bitartean, Ikerrek bere eguneroko hizkuntzan hainbat hitz arraro ere sartu zituen pixkanaka, hala nola, “disfonia”, “sulcus” edo “Bernoulliren printzipioa”.
Eta garrantzitsuena, Ana Martínez Arellano gure lagun eta kolaboratzailearen kontsultan noizean behin ahots-azterketak egiten hasi zen, ezinbesteko kontua ahotsa lan-tresna duen profesional batentzat.
Izan ereAhots Osasuna eta Kalitate Artistikoa dira gure premisa nagusiak.. Tira… eta umorea, ezinbesteko neke-laguna elkarrekin egindako bide honetan, (gure ezkontza-gonbidapenean jasota geratu zen bezalaxe).
Marka txikia gara, ia familiarra. Tratu pertsonalizatua eskaintzen dugu, beraz, ez dugu urtean 15 ikasle baino gehiago izan nahi, ezta “denak balio duen” ekoizpenen grabazioaz arduratu ere. Egiten duguna maite dugu. Egiten duguna zaintzen dugu. Zer egiten dugu?
Abestutako ahotsen eta lokuzioen grabazioarekin zerikusia duen guztiaz arduratu gaitezke, online lan egiteko aukera eskainiz: abestien bikoizketa, irratia, sare sozialak eta bestelako euskarrietarako ahots edukien sorkuntza edo grabaketa.
Iruñean aurrez aurreko kantu eskolak, pertsonalizatuak, bai eta patologiaren bat izan ondoren ahots-errehabilitazioko prozesuetan dauden pertsonei laguntzea ere, betiere beren mediku foniatrekin zuzenean lankidetzan. Lokuzio eta prosodia formazioa aktore zein bestelako komunikatzaileentzat.
Profesionaltasunerantz jauzi egiteko bidea gure kastingean sartzen diren ikasleentzat, edo estatu mailako beste eskoletan ikasten jarraitu nahi dutenentzat.
Giro osasuntsu eta dibertigarrian abesten edo ahotsa erabiltzen ikastea besterik bilatzen ez duten pertsonentzako terapia.