Pertsona baten ahotsak bere izaera isladatzen du oso modu fidagarrian eta gardentasun osoz. – Benjamin Disraeli.
Hitz egiten duen ahotsak abesten du, eta abesten duen ahotsak hitz egiten digu, istorio bat kontatzen digu.
Batzuetan ahotsa ezkutatu egiten da; istorioak ezkutatzen ditu.
Bestetan istorio horiek partekatu egiten ditu, askatasun osoz,eta liluratuta uzten gaitu.
Pertsona baten ahotsak bere izaera isladatzen du oso modu fidagarrian eta gardentasun osoz. – Benjamin Disraeli.
Hitz egiten duen ahotsak abesten du, eta abesten duen ahotsak hitz egiten digu, istorio bat kontatzen digu.
Batzuetan ahotsa ezkutatu egiten da; istorioak ezkutatzen ditu. Besteetan partekatu egiten du, modu librean
Bestetan istorio horiek partekatu egiten ditu, askatasun osoz,eta liluratuta uzten gaitu.
Ahotsa pertsonak ezagutzeko leiho bat da; horregatik, ahotsa garatzeko prozesuak gure izaera pertsonalena eta intimoena erakusten du.
Norberaren izaera agerian uzten da. Arimaren ispilua da ahotsa eta ezinbestekoa da ahots-irakaslearekin lotura edo konexio berezi bat lortzea. Horretarako, funtsezkoa iruditzen zaigu konfiantzazko, adiskidetasunezko, segurtasunezko eta etxe-giroko elkarrizketa eraikitzea.
Pozik gaude zure ahotsa gurekin partekatu nahi duzulako.
“Iruñean Vocal coach baten bila bazabiltza, segi bilatzen… Ni ahots irakaslea naiz.”
Zuri profilari egokitutako ahots prestakuntza eskaintzen dugu Iruñean, nerabeentzako zein helduentzako banakako eskolen bidez.
Helburuak honako hauek izan daitezke:
Pertsona batzuei jendaurrean kantatzea gustatzen zaigu, beste batzuei gure dutxako intimitatean, baina denok gozatzen dugu hori egitean. Beti gustatu zaizu abestea, eta gehiago ikasi nahiko zenuke, ahalik eta gehien gozatzeko?
Izan ere, kantatzeak endorfinak sortarazten dizkio gorputzari, adorea jaso eta umore onean jartzen gaituzten neurotransmisoreak.
Nolakoak dira gure ikasleak?
Ingo Titzek, Ahots eta Hitz Zentro Nazionaleko ahotsaren ikerketaren arloko erakusle eta zuzendari exekutiboak, 30 lanbide baino gehiago deskribatu zituen 1997an, beren lan-tresna nagusia ahotsa dela.
Hona hemen horietako batzuk:
Abeslaria, aktorea, esataria, irakaslea, teleoperadorea, komertzialak, denden menpekoak, harreragileak eta bezeroarentzako arreta, abokatuak eta epaileak, sanitarioak oro har, psikologoak eta kontseilariak, poliziak, obra-gainbegiraleak, suhiltzaileak, kirol-monitoreak, eta abar.
Gure prestakuntza espezializatua dela eta, laguntza teknikoa eta estrategia osasungarriak eskaintzen ditugu ahotsa lan-tresna duten eta ahots-erabilera hobetu nahi duten pertsonentzat.
Ahots-errehabilitazioko prozesuetan dauden pertsonei laguntza eskaintzen diegu, beren mediku foniatrekin lankidetzan eta komunikazio zuzenean.
Gure gorputzaren hainbat elementuren arteko koordinazioa eta orekaren arteko emaitza da ahotsa. Hori dela eta, beste arlo batzuetako profesionalekin elkarlanean aritzen gara.
Urtean ikasle kopuru nahiko txikia dugu, pertsona bakoitza modu hurbilean eta ia familiarrean tratatzea gustatzen zaigulako.
Hori lortzeko, gure eskolek 70 minutuko iraupena dute, eta horrek ahozko garapena eta ikaskuntza modu lasai eta atseginean egiteko behar den giroa sortzen laguntzen digu.
Klaseetan praktikak egiten ditugu estudioko mikrofoniarekin, saioak grabatuz, eskoletan lortzen ditugun emaitzak modu objektiboan baloratu ahal izateko.
Ikasleei egokitutako prezio-planak ditugu: hileko prezioa, asteko prezioa, saio solteak, eta abar. Disponemos de diferentes planes de precios adaptados al alumnado: precio mensual, semanal, sesiones sueltas, etc. Jarri zaitez harremanetan konpromezurik gabe.
Ikasleentzako aholkularitza Home-Studio propioa muntatzeko.