
Iruñerrian kokatua eta primeran bat egiten duten bi eremu desberdinekin:
AHOTSEAN ESPEZIALIZATUTAKO GRABAZIO ESTUDIOA Abeslariak online eta lokuzioak euskaraz eta gaztelaniaz. 20 urte baino gehiagoko eskarmentua ahotsak grabatzen.
AHOTS KLASEAK. Kantu klaseak Iruñean, zein ahotsaren errehabilitazio-prozesuetan dauden pertsonei laguntza eta prestakuntza.

KANTU KLASEAK ETA AHOTS TEKNIKA IRUÑEAN,konfiantzazko eta familiartasunezko giroan
mota guztietako profiletara egokituz:

Giro dibertigarri batean
plazer hutsez eta
dibertimenduz kantatzea
helburu duten pertsonak.

Hainbat motatako frogak
prestatu nahi dituztenentzat:
Antzerki musikaleko eskoletarako sarbidea,
Kontserbatorioak, casting-ak…

Laguntza teknikoa eta estrategia osasungarriak garatzea ahotsa lan-tresna duten pertsonentzat.



20 urte baino gehiago ahotsak grabatzen. LOKUZIOAK EUSKARAZ ETA GAZTELANIAZ eta ABESLARIAK grabatzen ditugu. Nolakoak dira gure bezeroak?


Abestien bikoizketak grabatzen laguntza behar duten beste grabazio estudioak: egokitzapena, zuzendaritza, grabazioa… gure estudioan edo zuen estudioan, beharren arabera.

Musika sortzaileak edo ekoizleak
ahotsen grabazioak horretan aditua den beste estudio baten eskuetan
utzi nahi dutenak: bakarlariak, koruak, ahots-konponketak…

Komunikazio-agentziak edo ekoiztetxeak aguntzen ditugu gaztelaniazko eta euskarazko ahotsak aukeratzen, grabatzen, artistikoki zuzentzen,musikak hautatzen eta azken nahasketa egiten.
